sábado, 6 de marzo de 2010

ORIO


Goizero 8etan, ohetik altxatu eta arropa janzten genuen. Gero gosaldu eta denbora libre 10ak arte. Monitoreak jolasak prestatu edo txangoak egiten zuten.
Arratsaldeetan, 1:30etan bazkaltzen genuen. Bazkaldu eta gero denbora libre. 3etan talde batek gaubela prestatzen eta beste talde bat Orioko bloggan komentatzen zuten. 4rak aldera, jolastu edo txango batera joaten ginen. Gero meriendatzen genuen.
Gauero, denbora libre izaten genuen. 7etan dutxa hartu eta 8:30etan afaltzen genuen. Afaldu eta gero, denbora libre eta gaubelan jokoak egiten genituen. 12etan oheratzen ginen.
Egun berezi batzuk izan genituen. Izan ere, azteartean softbolean jolasten aritu ginen eta gauean mozorrotu ginen. Mozorro festa bat bezalakoa izan zen. Ostegunean, Orion jokoak egin genituen. Eta gauean diskoteka eduki genuen.
Azken egunean , gosaldu eta maleta prest izan behar genuen. Josaltu eta karaokea izan genuen. Monitoreak agurtu eta gero, autobusean igo eta Gasteizera bueltatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario